Atzo topa neban baliabide bat aurkeztuko dizuet: Mouse Mischief. Hau Microsoft Power Point 2010 eta Microsoft Power Point 2007-ean integratu egiten da eta galderez eta irudiz osatutako jarduerak sor ditzakegu.
Ikasleek jarduera hauetan parte har dezakete beraien arratoia erabiliz bai erantzun batean klikatuz, erantzun zuzena borobilduz, marratuz edo pantailaren gainean erantzunak irudikatuz. Hau da, ikaslea ikaste prozesuaren partehartzaile aktibo bilakatzen da.
Gainera guzti hau oso era errazean egin daiteke. Hemen daukazue baliabide honen aurkezpen bideoa (apur bat exajeratua da baina ideia bat egiteko balio dau)
Baliabide berri hau hemendik oso erraz deskarga dezakezue. Behin deskargata menu barran "varios mouse" aukera agertuko zaizue eta bertan klikatuz:

Goian adierazitako web orrialdean zenbait adibide ere ikus eta deskarga ditzakezue. Nik matematikarekin erlazionatutako lehenengoa deskargatu dot eta hau euskaratuz barri bat egin dot. Hemen ipintzen deutzuet, baliabidearen aplikagarritasuna ikus deizuen. Hau SlideShare-n ipini dot eta hemendik interaktibotasun hori ezin izango dozue zuzenean ikusi baina deskargatzen badozue eta Power Point-arekin irekitzen badozue orduen bai ( noski, Mouse Mischief instalatu eta gero).
Angeluak
Beno ea interesgarria iruditzen jatzuen, eta hala bada anima zaitezte baten bat egitera!
Eider
Beno ea interesgarria iruditzen jatzuen, eta hala bada anima zaitezte baten bat egitera!
Eider